Komiki eta Manga Azoka Getxon
Azaroaren 25etik 27ra biñetaren munduak hartuko du Areetako Geltokia plaza
Komiki denden, liburu denda espezializatuen, aldizkarien, fanzineen eta argitaletxeen 80 standek alderik alde beteko dute plaza bederatzigarren artea deitzen zaionaren eskaintzaz. X. edizioa du aurtengoa Getxoko Komiki eta Manga Azokak, ibilbide eta sona bat baditu, eberaz, jada, eta egile ezagun ugari gerturatuko da bertara: Luis Royo fantasia-ilustratzailea, David Rubín, Mireia Pérez, Nancy Peña, Manuel Bartual, Luis Bustos, Albert Monteys, Manel Fontdevila, Víctor Santos, Max, Paco Roca edo Santiago Valenzuela besteak beste. Azken hiru hauek Komikiaren Sari Nazionala irabazitakoak dira, Valenzuala donostiarrak aurten bertan.
Hainbeste egile eta zaletu elkartuko direla aprobetxatuaz antolakuntzak omenaldia egingo die Bilboko Astiberri argitaletxeari eta Josep Maria Berenger beteranoari. Lehenengoa urteetan erreferentzia bat izan da Euskal Herri mailan, eta bigarrena La Cupulo argitaletxe enblematikoaren buru gisa, underground komikiaren bultzatzaile nagusienetarikoa Espainia mailan.
Era guztietako erakusketak egongo dira: Jazz Bulles Blues: komikia swing erritmoan; Portugaleteko Komiki Lehiaketaren 25. edizioaren erakusketa eta El Balanzín erakusketa. Eta bauta multimedia, animazioa, film laburrak, dokumentalak edo Animea zikloak ere.
Eskaintza zabala eta egileekin harreman zuzena izateko aukera izango du, bada, binetaren mundua maite duenak. Eta mundu hau arrotzagoa zaionak ere giro politarekin egingo du topo.