Koloretako hortzak, azken moda!

Moda bitxi honek aho bete hortz utziko zaitu!

Moda kontuetan gauza gutxik deitzen dute gure arreta; denetik egin dutela esan daiteke. Baina azken joera honek aho bete hortz utziko zaitu; koloretako hortzak!

 

 

Ez, ez dituzte hortzak aldatu, baina enpresa batek hortzak aldi baterako koloreztatzeko formula asmatu du. Chrom deitzen dira, eta famatuek segituan besarkatu dute ideia bitxi hau. Hala, tinta berezi bat jartzen dute hortzetan, kolore anitzekoa. Hortz bakarra edo aho guztia margotu daiteke. Batzuek, hortzen kolorea konbinatzen dute beren hatzetako esmaltearekin edo arroparekin; eta zuk, erabiliko zenuke?