Kolonbiako espetxeak
Kolonbiako Bogota hiriburuko Modelo kartzelan izandako matxinada baten ondorioz, polizia 511 prostituta bertan lanean ari zirela konturatu zen. Ez da hori harrigarriena, ordea, rottweiler zakurrak, alkohol eta droga laborategiak, lau kilo lehergai, AK 47 markako bi kalashnikov eta suzko 35 arma txiki ere aurkitu zituzten eta.