Kolibri emeak arrak balira bezala "mozorrotzen" dira agresioak ekiditeko

Kolibri arren erasoak ekiditeko, kolibri eme gazteak lumaje metalikoa adoptatu dute.

Behatutako hegazti espezie gehienek patroi berdina jarraitzen dute: emeak erakartzeko lumaje ikusgarriz janzten dira arrak. Emeetan, aldiz, ez zen orain arte fenomeno hau behatu. Kolibri emeek panorama aldatu dute, ordea. Arren erasoetatik babesteko defentsa mekanismo bat garatu dute eta orain arte zientzia garaikidea ez zen horretaz ohartu. Estatu Batuetako Washingtongo unibertsitateko ikerketa batek behatu du hau. Arren erasoetatik babesteko kolibri emeek hauen tonalitate berdinak hartu dituzte. 

2019ra arte, uste zen soilik hegazti arrek zituztela lumaje koloretsuak, Ikerketa berri honek hau gezurtatu du, kolibri eme gazteek arren tonu bereko lumajeak dituztela baieztatu baitu. 

Current Biology aldizkarian argitaratu da emaitza, ikertzen hasi eta handik hiru urtera. Kasu honetan, ordea, lumaje hau bereganatzea ez da ugalketa arrazoiengatik, arren kasuan bezala, aurkako arrazoiagatik baizik! Dirudienez, kolibri emeak arrez mozorrotzen dira hauek beraiek erasotu ez ditzaten edo nektarra eskuratzeko lanean ari direnean oztoporik jarri ez diezaieten. 

Azken hau oso ekintza garrantzitsua da, batez ere garatze prozesuan daudenean, hasierako urteetan, nektarretik eskuratzen baitituzte beharrezko nutrienteak. Hori dela eta, kolibri emeen %20ak bakarrik ditu lumaje ikusgarri hauek. Arrek berriz, bizitza guztian zehar mantentzen dituzte. 

Kolibri emeen edergarri koloretsuak begirada zientifikoan dagoen arazo sakonean fokua jarri du. Espezieen indar ebolutiboetatik haratago, fenomeno naturalen behaketa objektiboaren gabeziaz ohartu dira asko. Orain arte, ez zen behatua izan emeen jokabidea elikadura eskuratzerako garaian. 

Gaur egun horretan ari dira eta ikusi dute defentsa mekanismo hau ez dutela bakarrik kolibriek bereganatu, baita zenbait arrain espeziek ere. Beraz, ikerketa hau aurrera eraman duen lan taldeak ohartarazi du salbuespen hauek beste espezie gehiagotan ere errepikatu daitezkeela. Zientzian egon daitezkeen jarrera matxistak gainditu ahala horrelako aurkikuntza gehiago egin litezkeela uste dute adituek.