Kokaina.net

AEBtako 20 urteko gazte bat atxilotu dute, internet bidez kokaina saltzeagatik. Bostoneko gazteak iragarkia jarri zuen Interneten, kokaina eskainiz. Polizia batek iragarkia irakurri zuen, eta droga saltzaileari telefonoz deitu eta berarekin hitzordua egin zuen. Jarraian, atxilotu egin zuten droga saltzailea.