Koarentenaren aurkako protestak AEBetan
Herrialdeko hainbat zonaldetan ez daude etxean gelditzeko prest, eta lan egiteko edota ile apaindegira joateko eskubidea aldarrikatzen dute.
Itxialdia ez da erabat baketsua izaten ari AEBetan; hainbat zonaldetako herritarrak kalera irten dira protestan, koarentenak beren askatasuna murrizten duela salatzeko. Hala, Texas, Winsconsin, Ohio, Kalifornia, Minesota, Mitxigan, Virgiana, Indiana, New Hampshire, Nevada, Maryland, Utah eta beste hainbat lekutan oinarrizko eskubide horiek errekuperatzeko protestak abiatu dituzte.
Itxialdiaren aurkako protesta gehienetan bandera errepublikarrak eta Trumpen aldekoak ikusi dira, eta baita honako leloak: "Covid-19a gezurra da", "gizarte distantziamendua sozialismoa da", "Nire gorputza, nire erabakia" edota "Utzi gaitzazue lan egiten".
Protesta hauen bultzatzaileetako bat Alex Jones eskuin muturreko erreferente mediatikoa da; hain zuzen, fake news-ak zabaltzea leporatu diote sarritan; orain, Jonesek dio koronabirusa 2020ko buloa dela, eta Texaseko protestetan izan da berriki, bertakoei eskua ematen.
Wow.
— Joshua Potash (@JoshuaPotash) April 19, 2020
Alex Jones shaking hands with his fans at the “liberate” Texas protest is the stuff of nightmares.
pic.twitter.com/qHWotEqvHe
TEL AVIV ETA ETORKIZUNEKO PROTESTAK
Bitartean, Tel Avivetik iritsitako irudi honek etorkizuneko protestak, kontzertuak ala bestelako ekitaldi masiboak nolakoak izan daitezkeen erakusten digu; behean topatuko duzuen irudian, 2.000 lagun modu honetan elkartu ziren Benjamin Netanyahu lehen ministroaren aurka protesta egiteko. Ikusi daitekeenez, bertaratutako guztiek metro t'erdiko distantzia errespetatu zuten.
כיכר רבין, ת"א. @ynetalerts