Klima aldaketak meteorologoen eskala guztiak hautsi ditu

Muturreko fenomenoak uste baino lehenago iristen ari dira eta meteorologoak kontzeptu berriak asmatu beharrean daude, krisi klimatikoaren aurretik balio zuen logikak ez baitu egungo egoeran zentzurik.

2014. urtean Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) herrialde ugaritako eguraldi aurkezleek 2050. urteko edozein egunetako aurreikuspen hipotetiko bat egitera gonbidatu zituzten klima aldaketaren inguruan kontzientziatzeko helburuz. Hamarkada bat pasa da ordutik eta dirudienez etorkizuna hemen da jada. Grabatutako adibide guztietan, 2050. urterako iragartzen zena, orain bizitzen ari garenaren oso antzekoa da. 

Aurreikuspenak motz geldituko zirenaren lehen abisua 2013an izan zen. Meteorologo australiarrek aurreikuspenetako mapetan kolore berri bat gehitu behar izan zuten: purpura goria. Kolore berri honek 50 gradutik gorako tenperaturak islatzen ditu. Urte gutxi batzuk geroago, tonu kolore moreak ohiko bilakatu dira Australiar udetan eta errekorrak urtero hobetzen dira. Ipar Hemisferioan ere ohikoagoak dira "gau tropikalak" bezalako kontzeptuak entzutea, 30 gradutatik jaisten ez diren gauak ohikotzen ari diren moduan. 

Nazio Batuen Erakundeko idazkari berriaren den Antonio Guterres-en hitzak "irakite globala" izan ziren. Izan ere, muturreko fenomenoak hazi egin dira intentsitatez eta guztia aurreikuspenek uste zutena baino azkarrago doala dirudi. Horregatik, meteorologoak kontzeptuak birplanteatu eta berriak asmatu beharrean daude. 

Guztia horren azkar doanez, sartzen diren berrikuntzak ere beherala geratzen dira motz. Garrantzia handiena duten aldaketa atmosferikoetako bat aire hotzak gune garaian duen zirkulazioaren aldaketa da, sistema globalean eragina duena. Hotz polarraren ahultzeak bero bolada nabarmenagoak eragiten ditu. Fenomeno hau uste zena baino lehenago iritsi da. 


Honegatik, meteorologoen komunikazioan lexikoan aldaketak egin behar dira (danak, domo beroak...), baita ikuspegi bisualean ere eta batez ere, fenomeno hauek izan ditzaketen ondorioen azalpenetan. Izan ere, aldaketarik azkarrenak abisu eta alertetan eman behar dira, alarma hauen ondorio potentzialak eta gomendioak, datuekin batera, komunikatuz. 

Basque Center for Climate Change-ko (BC3) ikertzailea den Marc Neumann-en arabera, orain dela 20 urte egin ziren aurreikuspenak, euren punturik gorenean ari dira betetzen eta aurreikusitako agertokirik muturrekoenera goaz. Gainera, Europa, munduko batezbestekotik gorago dago.

Normalitate berria
"Normalarekin alderatuta" tenperatura altuagoa edo baxuagoa dela adierazteko meteorologoek erreferentzia puntuak dituzte. MMEren gomendioaren arabera, aurreko 30 urteekin alderatu behar litzateke. Adibidez, 2023ko abuztua 1991-2021 aldiarekin. Arautik ateratzea geroz eta ohikoagoa izan da hemendik aurrera ordea. Klima aldatzeak horretan datza, etorkizun uste baino hurbilago batean, errekorrak hausten etengabe egotea.