Klima aldaketa dela-eta garagardoa arriskuan dago

Klimaren krisiak gure planeta ezagutzen dugun bezala eraldatzen ari da, eta askoren edari kutuna arriskuan jar lezake horrek.

Milaka urte dituen edari hau urarekin, lupuluarekin, legamiarekin eta garagarrarekin egiten da; eta munduko edari alkoholdun gustukoenetako bat da. Krisi klimatikoak garagardoa desagerrarazi lezake ordea. Dirudienez, edariaren osagai nagusietakoa muturreko klimen ondorioak sufritzen ari da: garagarra. Honen ekoizpenari eragin dio eta baita bere egitura genetikoari ere. 

Laborantza sasoietan espero gabeko euriteek laboreak hondatzen ari dira, eta garagarraren aleak behar baino lehenago ernetzen. Honegatik, zereal hau bere propietateak galtzen ari da, hondatu egiten da eta ezinezkoa da berau erabiltzea. 

Honetaz jabeturik, japoniar zientzialariek zereal honen aleak genetikoki modifikatzeko teknika garatu dute, klimaren aurrean iraunkorragoak izan daitezen eta denbora baino lehen erne ez daitezen. Zientzialari talde honek ziurtatu du asmakuntza honegatik ez dagoela zertan kezkatu eta nahi duen ororentzat garagardoa egongo dela. Dena den, penagarria da horrelako asmakuntzak behar izatea garagardoak iraun dezan, lasaitu beharrean, modu jasangarriagoan jarduteko abisu bezala ez ote genituzke hartu behar horrelako albisteak?