Klima aldaketa dela eta desastre naturalak bikoiztu egin dira 20 urtetan

Nazio Batuen Erakundeak osatutako txostenaren arabera 2000-2019 urteen bitartean 7.348 desastre handi gertatu ziren eta 1,23 milioi pertsonek bizitza galdu zuten horietan, 4.200 milioi pertsonari eraginez. 1999-2019 urteetan berriz, 3-656 desastre izan ziren, bada aldea!

Milaka pertsonentzat bertan bizitzeko moduan ez dagoen planeta bilakatzen ari dira munduko lider eta erakundeak Lurra. Horren ardura nagusia klima aldaketak du NBEaren txostenaren arabera. 

Klima aldaketak muturreko klima jazoerak sortzen ditu: lehorteak, ekaitzak eta aipatu beharrik ez dagoen muturreko beroa, non bereziki hilgarria suertatzen ari den. 

Txostenak argi esaten du: Berariaz suntsitzen dugu. Azken 20 urteetako desastreak errepasatu ondoren ez dago beste ondoriorik ateratzerik. NBEak gobernuak salatu zituen, klima aldaketari buelta emateko irtenbideak sortzen ez saiatzeagatik. 

Kezkagarria da, jakinik honek dituen ondorioak gure suntsiketa propioaren parte direla. Dugun etxe bakarra hondatzen uzten ari gara. Honela, txostenak dio datozen 20 urteak latzak izango direla gizateriarentzat. Hau gertatu ez dadin, aipatzen da beharrezkoa dela ahalik eta azkarren neurriak hartzea, bestela muturreko fenomeno meteorologikoen kopuruak hazten jarraituko du etengabe milioika pertsonari eraginez.