Kitcut

App honekin, zure argazkiak erabilita, collage pertsonalizatuak sortu ditzakezu, eta Facebook Messengerren elkarbanatu. Funtzionamendua oso erraza da. Argazki bat hartu eta modurik sinpleenean nahi duzun zatia moztu behar duzu lehenik. Ondoren, moztutakoa beste argazki batean txertatu. Eta azkenik, hitzak eta aurrez egindako irudiak ere txertatu ditzakezu. Momentuz soilik iOS sistementzat dago eskuragarri, baina denbora gutxi barru Android erabiltzaileentzako egotea espero da.