Kirola eta festa, eskutik Oñatin
ESAITek Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak Euskal Selekzioaren Eguna antolatu du larunbatean eta denetik egongo da: kirola, herri bazkaria, musika
ESAITek materiala salduko du eta txosna ere ipiniko du.
Hona hemen egitaraua:
10:30. Ikurrina jasoko dute, txalapartak eta dantzariek lagunduta.
11:00. Oñatiko Udaleko ordezkariek eta ESAITekoek hitza hartuko dute.
11:30. Herri lasterketa gaztetxoentzat.
12:30. Porrotx pailazoaren emanaldia.
14:00. Herri bazkaria.
16:30. Herri jokoak gaztetxoentzat.
18:30. I. Euskal Herriko txapelketa irekia. 10 kilometroko lasterketa. Bukatutakoan, sariak banatuko dituzte.
20:00. Erromeria Trikizio taldearekin.