Kirol emanaldi tradizionalekin amaituko al du Twitch-ek?
Orain dela gutxira arte, kirol ekitaldiak jarraitzeko gailurik erabiliena telebista izan da. Aurte nordea, David Cánovas-ek, "The Gregf" bezala ezagutzen denak, Twitch plataforman ikustaldi kopuruen errekorra hautsi zuen "streaming" batean. Bertan bi milioi pertsona bildu zituen.
Kirol liga handiak, normalean urtez urte aldaketa eta krisi handirik gabe igarotzen dira. Alta, batzuk hasi dira jokalari elektroniko berri hauek euren sisteman txertatu behar dituztela proposatzen. Europar kluben elkartearen azken bileran ordea, bere presidentea den Andrea Agnelli-k adierazi zuen egungo sistema ez dagoela prest afizio modernoarentzat. Pandemiak egoera hau nabarmendu egin du, ezin baita estadioetara hurbildu. Juventus futbol taldeko presidenteak ere argi du hau: 16-24 urte bitarteko jarraitzaileen %40ak ez du futbolarekiko inongo interesik.
Europa mailako futbol kluben ordezkari gorenaren hitz hauek hainbat ikerketen ondorioak baieztatzen ditu: kirol instituzio handiak zaleak galtzen ari dira. Edo hobe esanda, irabazteari uzten ari dira.
Askok diote Z belaunaldia ez dela gai arreta zerbaitetan denbora luzez mantentzeko. Mito bat besterik ez da hori ordea, edukia erakargarria bada eta elkarrekintzarako aukerak eskaintzen badira gazte horiek prest daude euren denbora eskaintzeko. Estatu Batuetan streaming jarraitzaileen %29ak online eduki berdina ikusten dute ordubetez edo bi orduz. %14ak hiru ordu baino gehiagoz.
Kontua da gazteekin hitz egin nahi baduzu, euren hizkuntzan egin behar duzula. Twitch bezalako plataformek elkarrekintzarako lekua uzten dute, edukiak partekatzekoa beste plataformenta eta komunitatea egitekoa. Belaunaldi berri honentzat ezinbesteko baldintzak dira horiek, eduki bat-batekoa bilatzen baitu, elkarrizketa modukoa sortzen duena, bere idoloen eta beraien artean mugak hausten dituena. Emanaldi tradizionalak aspergarriak dira eurentzat, parte hartzea da gustatzen baitzaie.
Hau ez da soilik kirol pasiboei aplikatzen, praktikan ere antzekoa da. Ez da berdina tenis edo futbol partida baten tentsioa edo shooting bideo-joko batera jolastea, kaskoetan soinu banda entzunez eta zure lagunekin koordinatuz eta komentarista ere partidaren barruan dagoen bitartean sentitzen den tentsioa..
Espainiar estatuko streamer famatuenetakoak, Ibai Llanos kasu, Santander Liga bezalakoak komentatu baditu ere, edo futbol tradizionaleko izarrak elkarrizketatu, oraindik ez dute futbol liga tradizionaleko klub hauek nahi duten zabalkundea lortu. Izan ere, berandu datoz. Real Betis taldeak jada kirol elektronikoetarako bere talde propioa du edo AC Milan mitikoa eSports-etan sartu berri da Qlash taldearekin. Hain zuzen, talde honek gaming sektorean Italiako Talde Onenaren saria eskuratu du.
Ez Milan Qlash ezta Cream Real Betis-ek ere ez dut futbolari buruzko bide-jokoetan soilik jolasten. Euren edukiaren atal bat baino ez da futbola. Hain da horrela, Qlash-en webgunean ikusi liteke eurak “instituzio” bezala definitzen direla gehiago eta euren helburua “konexio indartsu, eraginkor eta erakargarria sortzea dela jokoen komunitatean”. Beraz, argi geratu da gaming-a LoL partida bat baino gehiago dela, ea kirol klub tradizonalak ere horretaz ohartzen diren.