Kinki
Belgikan grabatu zuten Skunk-ekoek Kinki aurtengo udan. Eskarmentu handiko talde bilakatu zaigu Skunk, eta disko berriak dakartzan konposizioetan hori oso nabaria da. Izan ere, hasieratik jorratu duten ska-punk-hardcorea goitik behera kontrolatzen dute. Duela gutxi Voodoo Glow Skulls taldearekin jo zuten. Azala superheroi koloretsuez beteta dator.