'Kilometro Lezo' ekitaldiz betea dator

Gaurtik irailaren 11ra dantza, musika eta antzerkia oinarri dituzten hogei emanaldi eskainiko dituzte, herriko kulturgileenak tartean. Gonbidapenak aurrez erreserbatu behar dira online.

Kilometro Lezoren II.edizioa ospatuko da aurten Gipuzkoako herrian, abuztuaren 13an hasi eta irailaren 11ra luzatuko dena. Euskal musika taldeak, antzerkia, eta dantza emanaldiak uztartuko ditu egitarauak. Lezoko kultur talde eta emanaldiak txertatu dira herriko kultur eragileen presentzia bistaratzeko eta indartzeko asmoz. 

Hogei emanaldi izango dira guztira, ostiral zein larunbatetan, arratsean eta gauean. Lehenak 20:00etan izango dira eta bigarrenak 23:00etan Herriko Eskolako patioan. Hauxe da egitaraua:

Gonbidapenak erreserbatu
Ekitaldi guztiak Herri Eskolako patioan eskainiko dira, aire librean. Doakoak izango dira, baina aforoa kontrolatzeko asmoz, gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira kultur bulegoan edota online (ahal den neurrian azken hau lehenesteko eskatu dute). Ekitaldi bakoitzeko gehiengo aforoa 250 pertsonakoa izango da eta guztiek eserita egon beharko dute.