Kepa Junkera eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eskutik

'Ipar Haizea' Bilboko trikitilariaren aurreneko lan sinfonikoa aurkeztuko dute martxoan zehar Hego Eusal Herriko hiriburuetan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren KlasikAt egitasmoak eman duen hirugarren emaitza edo alea da hau. 


Doinu sinfonikoak bestelako aldaerekin nahastuta, musika eskaintza publiko anitzei zabaltzea du helburu EOSren KlasikAt egitasmoak. Aurreko bi zikloetan  Mike Olfieldekin eta Benito Lertxundirekin hurrenez hurren egin moduan, oraingo honetan Kepa Junkera egile bizkaitarra bidelagun hartuta osatu dute Ipar Haizea izeneko diskoa.
Bertan eta aurreikusita duten kontzertu sortan, trikitilariaren hastapenetako piezak eta berriagoak ere entzun ahal izango dira, guztiak trikitia ez den beste euskal musika tresna tradizionalekin –txalaparta, panderoa, alboka– eta hizkuntz sinfonikoarekin nahastuta.
Grabazioa 2011ko udan egin zuten EOSk Donostian duen egoitzan eta orain bost zuzenekotan aurkeztuko dute.

Kontzertu sorta


Martxoak 21:  Iruñeako Baluarte auditorioan.
Martxoak 22: Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Martxoak 23 eta 24: Bilboko Arriaga antzokian.
Matxoak 28: Gasteizko Principal antzokian.