Ken Zazpik
Ortzemuga begietan atera berri du plazara. Estudioko laugarrena da, eta bi txandatan grabatu dute; bost abesti joan den urtean grabatu zituzten, eta beste bostak aurten. Besteak beste, Jon Maia eta Maialen Lujanbio bertsolariek kolaboratu dute Eñaut Elorrieta buru duen boskotearekin.