Ken Zazpi taldea nabarmendu da Gaztea sarietan
Ken Zazpi nabarmendu da argi eta garbi Gaztea Sarietan. Eñaut Elorriagak gidatutako taldeak kantu onenaren saria, talde onenaren saria, eta disko onenaren saria irabazi ditu. Barrikada, Nahiadance, Dynamo, Fito Cabrales, Pereza eta Berri Txarrak izan dira Gazteak-ek 2008an saritu dituen beste talde batzuk. Sari ematea Donostiako Eugenia antzokian izan zen, aurpegi ezagun asko bertan zirela.
Jende ezagun asko elkartu zen Victoria Eugenia antzokian sarien berri bertatik bertara izateko: Xabi Prieto futbolaria, Oier Mendizabal pilotaria, Edurne Pasaban mendizalea, Nerea Alias aurkezlea, Ilaski Serrano... eta musikariak ere asko ziren, jakina. Hala ere, esan beharra dago ez zela sari-emate arrunta izan, Tasty Tim dj-ek eta Fi-Fu moda desfileak ukitu berezia eman zioten ekitaldiari.
Hemen dituzue sarien atal bakoitzean hautagai izandakoen izenak eta irabazleak (negritaz).
GAZTEA SARIAK 2008
BETI GAZTE! GAZTEA SARIA (3 hautagai)
Barrikada (25 urte)
Latzen
Lau Teilatu kantuak 30 urte!
TALDE EDO BAKARLARI ONENARI GAZTEA SARIA (3 hautagai)
Ken Zazpi
Gari
Gose
MUSIKAN BERRIA GAZTEA SARIA (3 hautagai)
Dynamo
Nahiadance
Tulsa
KANTU ONENARI GAZTEA SARIA (5 hautagai)
Noizbait (Ken Zazpi)
Esperantzara Kondenatua (Gari)
Lau Teilatu moldaketa (Amaia Montero, Mikel Erentxun)
Zelan (The Uskis)
16 eskallera (Gose)
DISKO ONENARI GAZTEA SARIA (5 hautagai)
Argiak (Ken Zazpi)
Esperantzara kondenatua (Gari)
Días Rojos (El Mentón)
UEK (UEK)
Hotsak Dantzan (Gaztelupeko Hotsak)
ZUZENEKO ONENARI GAZTEA SARIA (5 hautagai)
Por la boca vive el pez Tour (Fito & Fitipaldis)
Jaio. Musika, Hil (Berri Txarrak)
Fermin Muguruza
Mikel Erentxun
Ken Zazpi
BIDEOLAN ONENARI GAZTEA SARIA (5 hautagai)
Berri Txarrak
Gari (Esperantzara kondenatua)
Lau teilatu bideoa
Makala (Music make me free)
Mikel Urdangarin
GAZTEA MUNDIALA DA!! KANTU ONENARI SARIA (5 aukeran)
Estrella polar Pereza (Aproximaciones)
Umbrella (Rihana)
Rehad Back To Black (Amy Winehouse)
Monsoon (Tokio Hotel)
Grace Kelly (Mika)