Katuek koronabirusa hartu dezakete (baina ez gizakiei transmititu)
Txakurrek aldiz, ez. Zergatik ote?
Eztabaida handia sortu du COVID-19 eta maskoten arteko harreman posibleak; pandemiaren ondorio tristeenetako bat, hain zuzen, maskoten abandonu masiboak izan dira, animaliek gaixotasuna transmititzeko beldurraren ondorioz. Ikerketek, baina transmisiorik ezin zela eman esan dute behin eta berriz. Dena den, Harbin Veterinary Research Institutek egindako ikerketa honen arabera, katuek eta hudoek bereganatu dezakete koronabirusa; aldiz, txakurrek, txerriek edota oiloek, besteak beste, ez.
Gaixotasuna bereganatu bai, baina ikerketak dioenez, katuek soilik beste katu batzuk kontagiatu ditzakete, eta ez dute birusa gizakiei transmititzeko gaitasunik. Arrazoia? Animali hauek bereganatu dezaketen karga birikoa ahulegia dela gizakioi eragiteko.
Ikerketa egiteko, Bu Zhigao birologoak eta bere ikerlari taldeak hainbat katuri sudur aldean SARS-CoV-2 birusa ezarri zieten, eta beren arnas aparatuan birus zantzuak bazirela topatu zuten ondoren. Dena den, gaixotutako katuek ez zuten inongo sintomarik adierazi. Ikerketaren ondorio garrantzitsuena hauxe da: gaixotu arren, katuak ez dira birusa zabaltzeko faktore garrantzitsu bat. Beraz, animalia horiekin bizi zaretenok, lasai!