Katuak munduaren jabe izango direla berresten duen beste froga bat: entzuten gaituzte eta ederto dakite noiz ari garen eurei hizketan
Zure katuarekin hitz egitea erabat normala da. Ez dugu inongo erantzunik espero, baina izaki sozialak garenez, inkontzienteki gure etxean bizi diren animaliei hitz egitea ekidin ezin dugun zerbait da.
Bada hitz egiten diozunean, zure katua seinale guztiez jabetzen dela iruditzen bazaizu, ez zabiltza oker.
Ikerketa berri batek frogatu duenaren arabera, katuek euren jabeen ahotsak, eta ezezagunenak, bereizi ditzakete eta badakite noiz zuzentzen garen eurei eta noiz ez.
Pariseko Unibertsitateko ikertzaileak izan dira gizaki-katu harremanean sakondu dutenak. Eta zer ondorioztatu dute? Katuei zuzentzen garenean dugun hitz egiteko modua berezia dela. Oro har, animaliei hitz egiterakoan, izan katu, txakur ala bestelako, ahotsa aldatu egin ohi zaigu, haurrei hitz egiterakoan bezala. Adierazpen motzagoak izaten dira, errepikapenez josiak eta ohikoa baino tonu garaiagoan esanak. Horregatik, katuek euren jabeen ahotsa identifikatu eta ezagutzeko gai dira eta badakite noiz zuzentzen zaien eurei eta noiz ez.
Ikerketaren arabera, gainera, jabearen ahotsa ezezagun batenetik ezberdintzeko ere gai dira animalia hauek. Beste zenbait ikerketek ere baieztatu ahal izan dute azken ondorio hau.
Hori bai, katuek, jabeen ahotsa ezagutzen badute ere, oso ohikoa izaten da ez erreakzionatzea. Ez dute kasu zipitzik egiten askotan. Ikerlarien arabera, erreakzio ez hau bere historio ebolutiboaren emaitza izan liteke. Katuak, txakurrek ez bezala, ez dira etxekotuak izan gure aginduak betetzeko.
Azken ikerketa hau katuen ikerketaren pizkundearen adibide bat baino ezta. Katuei buruz jada badakigu gai direla besteen izenak ezagutzeko eta nahiago dutela gizakiekin erlazionatu janaria eskuratzea baino. Euren estimulurik handiena gizakiekin jolastea da, nahiz eta hegalabur latak oso hurbil dauden.
Beste zenbait ikerketak animalia hauen soziabilitatea aztertu dute eta ikusi da euren konpromiso maila malgua eta hezigarria dela. Zenbat eta arreta gehiago eskaini katuari, denbora gehiago igaro nahiko du zurekin... eta alderantziz.