Katuak lasaitzeko musikarekin playlist bat osatu dute
Zientziak funtzionatzen duela frogatutako musika playlist-a osatu du Whiskas markak katuak lasaitzeko.
Musikak piztiak otzantzen dituela diote eta Whiskas-ek hori frogatu nahi du. Izan ere, katuentzako janari markak katuak lasaitzen dituen abestiekin osatutako erreprodukzio zerrenda bat osatu du. Spotify-en eta Youtube-n eongo da eskuragarri datozen egunetan.
Zerrenda osatzeko David Teie biolontxelistaren laguntza izan du. Teie ezaguna da txakurrentzat, tximinoentzat edo zaldientzat zuzendutako musika sortzeagatik. Oraingo honetan, katuen antsietatea jaisteko musika sortu du Whiskas-entzat.
Musika hau konposatzeko Teie-k eskuz esku lan egin du Journal of Feline Medicine insitituarekin, benetan frogatzeko metodo zientifikoak aplikatuta, bere abestiek kantuen aldartean duten eraginkortasuna.