Katu higiezinak

York Ingalaterra iparraldeko hiria da, Yorkshire eskualdeko hiriburua. Duela 2.000 urte inguru sortu zuten, eta Erdi Aroan eraikitako York Minster katedrala, Clifford Dorrea, parte zaharra eta hainbat eraikin klasiko bertako ikur bilakatu dira. Inork gutxik aurkitu ditu, ordea, hiri osoan zehar ezkutaturik dauden katu higiezinak. Harrizko eskulturak dira, eraikin, harresi eta etxaurretan kokaturik daudenak. Hiriaren hastapenetan jarri zituzten, herritarrak izurriteetatik babesteko asmoz. Izan ere, arratoiak uxatuko zituztela pentsatu zuten orduko yorktarrek. Gaur egun, bisitariek mapa baten laguntza behar izaten dute hauek topatzeko.