Katherine Johnsoni agur
NASAn aitzindari izandako matematikari afroamerikarra zendu da, 101 urterekin.
Historia egin zuen emakumea izan zen Katherine Johnson, baina askok ez zuten bere lorpenen berri izan 2016an Hidden Figures film arrakastatsuan bere istorioa kontatu zuten arte. Ilargiaren konkistan ezinbesteko lana egin zuen matematikari afroamerikarrak, beste hainbat emakume zientzialarirekin batera; garaian gutxi jakin zuten beren lanak zenbaterainoko garrantzia izan zuen bidaia espazial historiko hori gauzatzeko.
Astelehenean zendu dua Johnson, 101 urterekin; adimen bikaineko psikologo, espazio zientzialari eta matematikariak NASAn lan egin zuen programa espaziala eta aeronautika amerikarra garatzeko proiektuetan; berak aipatu izan zuen moduan, garai horretan "konputagailuek gonak zeramazkiten". Beste modu batera esanda, Johnsonen eskuz egindako kalkuluei esker burutu ziren espaziora egin zen lehen bidaia amerikarra (1959) eta Merkurio Proiektuaren (1961) bidaia. 1969, espaziora egin den bidai historikoaren ibilbidea kalkulatu zuen, hain zuzen ere, Apolo 11k Ilargira joateko egin beharko zuen distantzia. 1970n Ilargira beste espedizio bat egiten saiatu ziren Apollo 13an, baina ez zen ondo atera, eta Katherinek bueltatzeko ibilbide berri baten distantzia kalkulatu behar izan zuen, astronauten bizitza salbatzeko. 4 egunetan egin zuen. Erretiratu zen arte, Marterako bidaietan laguntzen egon zen.
Hidden Figures filmak Johnsonen bizitza kontatzen du.