Kasu mundua hemen niz
Hegan egiten duen soinu arina lortu dute donostiarrek ahotsa eta gitarrarekin. Danbor eta baxuaren potentziak berriz, lurrera erortarazten du soinua. Yaw, Madeleine, Bi zaldi eta John Berkhouteko Gartxot (bateria eta boza); Madeleineko Itzal (gitarra eta ahotsak); eta Blaka eta Pelaxen aritzen den Ozak (baxua) osatzen dute taldea. Remik sartu du euskara ikasten ari denaren ahotsa. Abestien izenekin esaldi bat: "Zuek sendotu duzue izatetik jausi zen itzal hau" Delayak, harmonizadoreek eta reberberazioek bustitzen dute EP osoa. Talde-izena Ugaitz managerrari dedikatua.