Kasernarat taldearen disko guztiak Spotify plataforman

Kasernarat taldeak bere ibilbidean argitaratu zituen diskoak Spotify-ra igo ditu eta baita Elkar Estudioan jotako zuzeneko kantuak.

Kasernarat Eneritz Furyak buru duen Irungo musika taldea da. 2011. urtean eman zion hasiera bere ibilbideari eta 2016. urtean esan zuten agur hainbat disko kaleratu ondoren. Bada orain aukera dago disko horiez Spotify plataforman gozatzeko. Beraz, aurretik Kasernaraten zalea bazinen orain aukera duzu euren musika streaming-ez entzuteko, eta aurretik ezagutzen ez bazenituen aukera ezin hobea da euren musika ezagutzeko.