Kartzelara hanburgesa bat dela-eta
Hanburgesategi bateko zerbitzaria autoarekin harrapatzeagatik 10 urteko kartzela zigorra jaso du AEBetako Houston hiriko 37 urteko emakume batek. Hanburgesa maionesarekin nahi zuen emakumeak, eta zerbitzariak maionesarik gabe ekarri ziola ikusita, aurpegira bota zion. Handik gutxira, zerbitzaria emakumearen autoaren matrikula hartzen ari zela, bere autoarekin harrapatu zuen. Pertsonak baino gehiago maite dituzte hanburgesak batzuek!