Karmele Jaio, Iñigo Astiz eta Miren Asiain Euskarazko Literatura Euskadi sarien irabazleak
"Aitaren etxea" eleberriagatik saritua izan da Karmele Jaio. Iñigo Astizek aldiz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria eraman du eta Miren Asiainek Ilustrazio saria.
Atzo iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak Euskadi Literatura sarien lehen irabazleak: Euskarazko Literaturaren sailean Karmele Jaiori eman diote saria Aitaren etxea nobelagatik. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako atalean berriz, Iñigo Astiz izan da irabazlea Joemak eta Polasak lanagatik. Azkenik, Lan Literarioaren Ilustrazioaren saria Miren Asiainentzat izan da Un millón de ostras en lo alto de la montaña lanagatik.
Sarituak ezagutzera Gasteizko Artium museoan eman dituzte, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak honako hau esan zuen bertan: sarien aitormena egitea zuen ohiko irakurleengana eta irakurle berri izan daitezkeenengana zubi bat eraikitzeko modua da. Zuen ohiko irakurleak gaur pozik daude Euskadi Literatur Sarien aitormen hau jaso duzuelako. Arrazoi beragatik hurbil litezke beste batzuk zuen liburuak eskuratzeko eta irakurtzeko pozbide horretara.
Honela, saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du eta beste 4.000 eskura ditzake bere lana beste hizkuntzaren batean argitaratzen bada. Zorionak hirurei!