Karla Sofia Gascon, Cannes-en emakumezko aktore onenaren saria irabazi duen lehen transa
Lehenengo aldiz emakume trans batek irabazi zuen emakumezko aktore onenaren saria, hain justu, Karla Sofia Gasconek "Emilia Pérez" komedia musikal mexikarragatik.
Emilia Pérez deitutako pelikulak epaimahaiaren saria ere jaso zuen eta sariketan zehar Netflix-ek eskuratu zuen. Filmak emakume bezala, benetako identitatea eskuratzen duen, narkotrafikatzaile baten istorioa kontatzen du.
Saria jasotzerakoan, aktore espainiarrak pelikulako beste emakumezko aktoreak goraipatu zituen, besteak beste, Selena Gomez, Zoe Saldaña eta Adriana Paz. Negar artean amaitu zuen: “Egun madarikatu bakoitzean sufritzen duten pertsona trans guztiei. Gorrotoarekin iraintzen gaituzte… hau zuentzat doa”.
“Guztiok dugu hobera aldatzeko aukera, guztiok dugu pertsona hobeak izateko aukera” gehitu zuen. “Sufriarazi bagaituzu, bada garaia zu zeu ere aldatu zaitezen”. Diskurtsoa txalo artean hartua izan zen. Izan ere, Cannes-en historian, “emakume onenaren saria” esleitzeko tradizioarekin hautsi zen, inklusioaren alde eginez.