Kargatzaile eramangarria
Eskumuturreko modernoa dela pentsa lezake batek baino gehiagok; zabal-zabala eta argiduna. Apaingarri gisa ere erabil liteke, egia da. Kargatzaile bat da, baina. USB bidez, Brando kargatzaileak ordenagailu eramangarria, kontsola, Ipoda edo eskuko telefonoa energiaz horni ditzake edozein tokitan gaudela ere, energia-iturria gainean daramagu eta! Unerik interesgarrienean bateriarik gabe geratu eta epelak esaten dituen horietakoa bazara, horra aukera. 25 bat eurotan duzu salgai Interneten.