Kapital publikoa

Susa argitaletxearen eskutik plazaratu du Jose Luis Otamendi azpetiarrak Kapital publikoa poesia liburua. Soseguz eta apaltasunez, baina aldi berean zorrotz eta garbi mintzo da gure gizartearen kontraesanak agerian uzterakoan. Pertsona munduari begira. Hiritarra bere herriak ebazteke dauzkan aferen aurrean. Historia baten seme-alabak memoria nola eraiki asmatu ezinik. Poesiarekin gozatu eta kritika sozial eta pertsonalerako tartea hartzeko abagune polita.