Kaña bat zientzia
Donostiara iritsi da Pint of Science; zerbeza batekin garuna astintzeko prest?
Pint of Science egitasmoaren laugarren edizioa hementxe da! Maiatzaren 14an, 15ean eta 16an, Donostiako tabernetan zientzia izango da hizpide. Eta zer egin behar da egitasmo honetan parte hartzeko? Tabernara hurbiltzea besterik ez duzu egin behar goi mailako eta arlo anitzeko zientzialarien lanari buruz jakin nahi baduzu. Zerbeza baten laguntzaz, mota askotako esperimentuak egingo dituzte, burmuineko kontuak, gastronomia, arkeologia, kimika, fisika eta biologia uztartuz.
Jaialdia CIC biomaGUNE zentroak koordinatzen du, eta lau tabernak: Altxerri, non hizkuntza eta neurozientziak izango dituen mintzagai; Alboka, arkeologia, ekologia eta biologiaz ariko dena; La Cripta-Convent Garden kozinatzearen zientziaz hitz egingo den espazioa, eta, azkenik; PuntuDenda, bertan, kimika, fisika eta osasun-zientzien inguruan jardungo dira.