Kameratoian “dzanga” egiteko izen ematea zabalik

Lekeition egingo dute aurtengo Kameratoria; 2.600 euroko sariak banatuko dituzte urriaren 28an.

Dagoeneko ireki dute Kameratoian izena emateko epea. Aurten Lekeition ospatuko da, Euskal Zine Bileran gazteentzako espazio berri bat zabalduz. Aurkezpena online egingo dute urriaren 20an, eta 48 ordu emango dituzte filmak egiteko. Sari banaketa ekitaldian berriz,  2.600 euroko sariak banatuko ditu epaimahaiak, Lekeitioko zine aretoan, urriaren 28an. Lehiaketan parte hartzeko izen ematea urriaren 15era arte dago zabalik www.kameratoia.eus webgunean.

 

 

Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Udalak elkarlaneean antolatutako lehiaketa honetan, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte. Kameratoiko parte hartzaileek, 48 ordutan film bat grabatzeaz gain, aukera izango dute euskarazko zinemaldia barrutik bizitzeko, jendea ezagutzeko, ondo pasatzeko eta, agian, sari potoloren bat irabazteko.

 

Kronograma:

KONTUAN HARTU! Izena ematen duten lehen 30 taldeek soilik izango dute parte-hartzea bermatuta, eta gainontzekoak itxarote zerrendan sartuko dira. Lehiaketaren oinarriak  www.kameratoia.eus webgunean daude ikusgai osorik.