Kaloria Zenbatzailea

Jaten dugunaren gaineko kontrol zehatza eramateko aplikazioa. Milaka produkturen inguruko informazio nutrizional osoa dago datu basean. Produktu hauek, gainera, izenaren arabera, motaren arabera, supermerkatuaren arabera edota jatetxearen arabera bila ditzakegu, baita produktuaren barra kodea smartphonearen kamerarekin eskaneatuz ere! Gainera, guk geuk ere egin ditzakegu sarrera berriak. Lanean ari garela, lotan edota kirola egiten, zenbat energia erretzen dugun adieraziko digu, dena aplikazioaren wegunearekin sinkronizatuta.