Kaliforniak animalien larruekin egindako produktuak debekatu ditu

2023. urtetik aurrera Kalifornian ezingo da animalien larruekin egindako produkturik ekoitzi eta saldu. Horrela, neurri hau hartzen duen Estatu Batuetako lehen estatua izango da. Honetaz gain, zirkuko ikuskizunetan animalien presentzia ere debekatu du.

1.700 000 dolarreko isuna ordaindu beharko dute Kalifornian 2023. urtetik aurrera animali larruz egindako arropa, zapata edo poltsak ekoiztu ala saltzen dituztenek. Debeku honek zirkua bezalako ikuskizunetan animaliak erabiltzea debekatzen du hiru salbuespenekin: katuak, txakurrak eta zaldiak.

Estatu Batuetan aitzindaria den neurri honetan ez dira sartzen behi, orein, ardi edo ahuntzen larruak. Gainera, rodeo ikuskizunei ez die eragingo, beraz, neurria pozgarria bada ere, erdizkakoa da poza. Halere, ongi etorria izan da erabakia eta kritikaren batzuk jaso baditu ere, txalotua izan da. Aurrerapausoa txikia izanagatik, pausua dela diote askok.