KaleSound I. Maketa lehiaketa
Nontzeberri webguneak KaleSound Maketa Lehiaketa jarri du martxan.
Nontzeberri webguneak antolatutako lehiaketa irabazten duten taldeek sari politak izango dituzte: esaterako, lehiaketako atal bakoitzeko irabazleek Durangoko Plateruena Kafe Antzokian jo ahal izango dute kontzertu banatan, eta horrez gain, 1.500na euroko diru-saria jasoko dute, Durangoko Txirula musika dendan gastatzeko. Atal bakoitzeko bigarren eta hirugarren sailkatuek, aldiz, Bilborock aretoan jotzeko aukera izango dute. Informazio gehiago jasotzeko klikatu hemen