Kalean da Kobanen lehen diskoa!

Musika talde donostiarrak lortu du crowfunding kanpainaren helburuak betetzea, eta lan berria Dabadaban aurkeztuko dute gaur, 20:30ean.

Aurkezpen ofiziala egingo du gaur Koban talde donostiarrak, eta bere lehen diskoa kaleratu dutela ospatzeko, zuzenekoa eskainiko dute Dabadaba aretoan, 20:30ean. Oraindik sarrerarik ez badaukazu... EGIN KLIK!

 

Diskoa dagoeneko sarean argitaratu dute. Lana hamaika abestiz dago osatua, eta hiriko artista desberdinen kolaborazioekin kontatu dute grabaketetarako.