Kalean da Joseba B. Lenoir-en bakarkako lana
Sexty Sexers eta Sumisión City Blues taldeetako gitarjoleak, Joseba B. Lenoir-ek, bakarkako lana publikatu berri du hil hasieran. 'Introak Vol. 1', bukaerarik gabeko lana omen da, aurrerantzean jarraipena izango duena eta guztira, 7 kantuk osatzen dute diska.
Sexty Sexers eta Sumisión City Blues taldeetan tarterik eduki ez zuten doinuek osatzen dute lan berria eta dagoeneko entzungai dira Joseba B. Lenoir-en bandcamp webgunean. Eskuz egindako edizio fisikoa erosteko berriz, joseba.baleztena@gmail.com helbidean egin behar da eskaera.
Kanta guztiak 2011ko uztaila eta 2012ko otsaila bitartean etxean, Beran, Gasteizen eta Bartzelonan, grabatu ditu Joseba B. Lenoir-ek eta, gitarjoleak argi utzi du lanak ez duela bukaerarik: "lan irekia da eta etorkizunean ale berriek jarraipena eman eta osatuko dute".
Elkarrizketa:
GAZTEZULO berarekin izan zen duela pare bat hilabete. Irakurri elkarrizketa osoa hemen.