Kalakan taldearen kontzertua Tolosan

'Artizar' disko berriko kantuak aurkeztuko dituzte bihar iluntzeko zezen plazako emanaldian.

Tolosako zezen plazan Kalakan taldearen kontzertua izango da bihar, larunbata, 20:00etan. Ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak eta aurrez erosi beharko dira sarrerak, 10 euroan. Azken diskoko kantuak izango dira nagusi zezen plazako emanaldian.

Artizar izeneko diskoan xenda berri batean sartu da Kalakan, kantu tradizionalak sonoritate gaurkotuagoekin apainduta, beti ere zentzua inoiz galdu gabe. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak: Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan musikariekin. Azken diskoa 15 euroan dute salgai

Danborrak eta ahotsak, teklak eta efektu kosmikoak nahastuko dituzte, besteak beste, biharko emanaldian taldeko kide diren Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayk.