Kafuné konpainiak bere debuta eszenaratuko du
"Nire irudia zure haragian" bihar estreinatuko da Bilboko BLV-ART jaialdian. Intimitatearen ingeradari buruzkoa izango da.
Zer gertatzen da intimitatearekin berari buruzko ikuskizun bat burutzen badugu? Galdera horri tiraka sortu dute ikuskizuna Amaiur Macias eta Raira Rosenkjar-ek. Bi emakume ezberdintasunetik begiratzen dira. Euskara eta Brasilgo portugesa aurkituko dira oholtza gainera, ama-hizkuntzen dantzan.
Hizkuntza berdina ez partekatzeak forma jakin bat hartu zuen sonoritatetik at, norberaren ikuspegiaren metafora bailiran, euren jatorrizko hizkuntzan kontatuz euren istorio pertsonalak eta desirak. Horrela eraiki zen Nire irudia zure haragian, non publikoa eta pribatua, bizitza eta antzerkia, nahastu egiten diren.
Bihar, hilak 29, estreinatuko da Bilboko Berreginen museoan, 19:00etan, BLV-ART jaialdiaren programazioaren barruan. Kafuné Kolektiboaren lehen obra izango da gainera.