Kafearen interferentziak
Chicagotik Frankfurtera zihoan hegaldi bat, United Airlineseko 940-a, Torontora desbideratu dute bahiketa alerta igorri duelako. Han lur hartu du inongo arazorik gabe. Historia honen berezitasuna mezuaren jatorrian datza. Hegazkineko pilotuak, nahi gabe, eskuan zuen kafea isuri zuen kontrol panelaren gainean. Isuriak, errorez, sokorru seinaleak igorrarazi zituen, 7500 kodigoa barne: bahiketa. Pilotuak nahiago izan zuen Torontora desbideratu Atlantikoa komunikazio arazoekin gurutzatzea baino.