Kafe baten beharrean? Deitu droneari!

Ahaztu kafe bila joateko altxatu beharraz!

IBM informatika enpresak patentatu du sistema, eta laster jarriko du salgai. Hala, epe laburrean kafetegiek droneak erabiliko dituzte kafeak banatzeko. Ahaztu kafe makinara egiten dituzun bidaiez edota goizean kafea lortzeko dagoen jende hilaraz; mugikorrari agindu bat eman eta zure kafea airean hegaka etorriko da!

Antza denez, sistema gai izango da erabiltzailea eskaneatu eta kafearen jabea dela egiaztatzeko. Eta ez hori bakarrik; mugikorrean instalatutako app baten bitartez, dronea gai izango da erabiltzailearen lo kalitatea, odol presioa eta osasun egoera aztertzeko, behar duen kafe kopurua kalkulatuz. Beldurgarria ala erosoegia?