Kabosu, milaka meme inspiratu dituen Shiba Inua, hil da 18 urterekin

Kabosu, Interneteko txakurrik famatuenetakoa da. Bere Instagram-eko kontuaren iragarri denez, Doge meme famatuan azaltzen den shiba 18 urterekin hil da.

"Kabosu maite izan zuten guztientzat, maiatzaren 24an, ostadar zubia igaro zuen” jarri zuen japonieraz eta ingelesez Atsuko Sato, bere jabeak. “Eskerrik asko urte hauetan guztietan eman diguzuen babesagatik”. 

2013an birala bilakatu zen Kabuso bere ezin asmatuzko begitarteagatik. Argazki hau Satok bere blogean argitaratu zuen eta hortik aurrerakoa historia da. Sareko erabiltzaileak Kabosuri berehala Doge izena jarri zioten eta argazkia partekatzen zuten esaldi motzekin edo erreakzio hitzekin, modu hipotetikoan, txakurraren barne monologoa irudikatuz.




Satoren esanetan, Kabosuk 18 urte zituen eta bera zaindu zuen 16 urtez. Chibako prefekturan bizi ziren, Tokyon(Japonia). Kabosu, Dogecoin kriptomonetaren aurpegia ere izan zen. Txantxetako txanpona izan zen hau Watford FootbalClub-ek babestutakoa. Egun batzuetan, Dogecoin-en logotipoa erabili zen X plataformako hasierako botoi bezala.