Jurassic World

Duela 22 urte ezagutu genuen Nublar irla parke tematiko bihurtu dute, eta milaka familiak dinosauroak protagonista dituzten hainbat ikuskizunekin gozatzen dute egunero. Bere kabuz pentsatzeko gai den genetikoki eraldatutako dinosauro batek ihes egiten duenean, ordea, bisitariak arriskuan aurkituko dira. Steven Spielbergen saga ezagunaren bigarren trilogiari hasiera indartsua emango dio.