Jupiter Ascending

The Matrix trilogian Neo bazen gizakia makinen tiraniatiak askatzeko aukeratua, oraingoan Jupiter Jones da unibertsoan oreka berrezartzera deitua. Horretarako, genetikoki aldatua izan den Caine izeneko militar ohiaren laguntza izango du. Speed Racer (2008) eta Cloud Atlas (2012) erdipurdikoen ostean, Wachowski neba-arrebak berriz zientzia fizkioaren gorenera eramatea helburu duen filma. Tartean, Bilbo futurista pantaila handian ikusteko aukera.