Jungle
da XL Recordings ekoiztetxe independentearen fitxaje berria. T eta J britaniarrek –ez dituzte haien izenak ezagutzera eman– gidatutako taldea iaz sortu zen, eta Busy Earnin’ bezalako maisulanei esker, 2014ko talde esanguratsuenetako bat izango dela iragarri dute adituek. Uztail erdian kaleratuko dute lehen lan homonimoa.