Jumpcam

Lagunen artean bideoak sortzeko aplikazioa da. Beste hainbat aplikaziok bezala, bideo irudiak hartzeko eta efektuak sartuz editatzeko aukera ematen du, baina hainbat lagunen artean! Gonbidatzen dituzun lagunek euren bideo zatiak ekoitziko dituzte, aplikazioak guztiak batuko ditu, eta guztien artean bideo bakarra osatuko duzue. Gainera, bideoa sare sozialetan zuzenean zabaltzeko aukera ematen du.