Julieta Venegas, Belako, Hofe x 4:40 eta J Martina izango dira Donostiako Boga Boga jaialdian

Irailaren 8tik 10erako asteburuan izango da eta hainbat kokalekutan izango dira kontzertuak.

Donostiako Kontxako Banderaren estropaden giroaren bueltan, Boga Boga jaialdia egingo da lehen aldiz Gipuzkoako hiriburuan, Dabadaba aretoak eta Gin Musicak antolatuta. Donostiak euskal eszena alternatiboarekin duen "hutsune emozionala" betetzeko asmoa du jaialdiak. 

Irailaren 8tik 10era izango da eta hainbat gunetan egingo dituzte kontzertuak:  Ondarretako hondartzan (doan), Miramar Jauregian, Dokan (doan), Dabadaba aretoan eta Chillida Lekun. 

Julieta Venegas, La Femme, Belako, Panda Bear & Sonic Boom, Anari, Pongo, Joe Crepusculo, Amantes del Futuro, Verde Prato, Simona, Margarita Quebrada, J Martina, Hofe x 4:40, Vatocholo, Irenegarry, Dharmacide, Lukiek, Brava, Bariri, Tayhana, Alvva, Invt, Malakias, Hamaika eta Piel Mixta. 

Kontzertuetarako sarrerak hemen eskura daitezke.