Julene Azpeitia ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

Irailaren 30era bitarte bidali behar dira ipuinak, sei eta hamabost orri arteko luzerakoak.

Zumaiako Udalak euskarazko literatur sorkuntza bultzatzeko asmoa duen Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 37.edizioa antolatu du. 

Idatziaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortu beharko da. Aurrez argitaratu eta saritu gabeko lanak jasoko dituzte, gutxienez sei orrikoak eta gehienez hamabostekoak. 

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 euroko saria izango du irabazleak, 1.500 eurokoa emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu Zumaiako lan onenak. 

Irailaren 30era arte jasoko dituzte lanak, Zumaiako udaletxean posta bidez, edo euskara@zumaia.eus e-mailaren bidez.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.