Josh Hartnett: Diamante landugabea
San Franciscon jaio zen arren, Minnesotako St. Paul herrixkan igaro zituen bere urterik samurrenak Josh Hartnett erakargarriak. Sasoi hartan, futbol amerikarra zen bere pasio bakarra. Bere bizitzaren funtsa. Hala, Minneapolis hiriko South High School elitistan hasi bezain pronto, eskolako futbol taldeko arima bihurtu zen. Lotailu haustura larri batek, ordea, betirako zapuztu zuen bere ametsa. Atsekabeturik, noraezean kulunkatu zen puska batean. Izebarik kuttunenak antzerkiaren mundura bultzatu zuen arte.
Eskola amaitu ostean, New Yorkeko SUNY unibertsitatera jo zuen interpretazioan zituen ezagutzak sakondu asmoz. Ez zuen bertan gehiegi iraun. Iritsi eta berehala, rol esanguratsu bat eskaini ziotelako Cracker telesailean. Gauzak, ordea, ez zitzaizkion behar bezala irten. Nolanahi ere, bere izarra itzaltzear zela, zinemak irri egin zion Josh jatorrari. "Halloween H20" eta "The Faculty" beldurrezko film arrakastatsuek leku bat eman baitzioten gaztetxo nerabe ororen bihotzetan. Nerabeei zuzendutako ekoizpen arinetan sailkatuta gera ez zedin, zinema independientearen bidea hartu eta bete-betean asmatu zuen Hartnettek. Sophia Coppolaren "The Virgin Suicides" gazi-gezak zinema kritikarien laudorioak ekarri baitzizkion. Hala eta guztiz ere, Michael Bayren "Pearl Harbor" hantustetsua da benetako izar bilakatu duena.
Josh herabeak, baina, ez du Hollywoodeko glamourra maite. Ilargia lagun, hiri handietako karrika galduetan barna paseatzea du nahiago. Orain ezinezkoa zaio, ordea. Famaren prezioa omen. Halere, ez da damu. "Pearl Harbor" egin izan ez balu, ez zukeelako ziurrenik Ridley Scottekin lan egiteko aukerarik izango. Talentu handia eta edertasuna izatea ez baita beti aski. Irudia ondo saltzen jakitea ere ezinbestekoa da.
Oso mutil xehea izateaz gain, zuhurra da oso Josh Hartnett bere bizitza pribatua babesteko tenorean. Ezer gutxi ezagutzen baita bere maitasun harremanei buruz. Zurrumurruei kasu eginez gero, Monet Mazur eta Izabella Miko aktoreekin eta Gisele modelo brasildarrarekin irten izan da. Gaur egun, ostera, Estella Warren aktore eta modeloa ei da haren bihotzaren jabe. Bere karrera zinematografikoak maitasun harreman horrek baino etorkizun handiago duela dirudi. Etorkizun distiratsua zain duen diamante landugabea baita Josh Hartnett.