Joseba Ponce
Musikari irundarrak diskoa kaleratu du JP Lohian & Klonen Klana izenpean. Dut eta Kuraia taldeetan ibili ondoren, hainbat musikarirekin lanean jarraitu du Poncek, besteak beste Lisabö taldearekin kolaboratu du, edo Trebiñuko Argantzon ikastolaren aldeko diskoan parte hartu du Mingots ezizenarekin. Udan grabatu zuten lana Bonbereneako estudioan eta diskoaren alde grafikoaz Ponce bera arduratu da.