Joseba Esparzak irabazi du Iruña Hiria Nazioarteko XVIII. Poesia Saria
Nadia Fabok eskuratu du gaztelaniazko modalitateko saria.
Iruña Hiria Nazioarteko XVIII. Poesia Sarien lehiaketara 453 poema-bilduma aurkeztu dituzte, horietatik hamabost euskarazkoak. Joseba Esparza Gorraizeren Ttau eta biok lana aukeratu dute irabazlea euskarazko kategorian, "osotasunean duen kohesioagatik, hitz-jokoekin eta irudiekin, aurrera egin ahala sakontasuna hartzen baitu, fonetika landuz eta irakurlea harrapatuz". Idazlanak "estilo propioa eta originala" erakusten duela nabarmendu du epaimahaiak.
Gaztelaniazko modalitatean, Nadia Fabo Andresek jaso du saria, Pitx lanarengatik. Saritutako egileen olerki-bildumak argitaratu egingo dituzte, eta, horrez gain, 3.000 euroko sari bana jasoko dute.
Euskaraz jasotako hamabost lanetatik hamaika EAEkoak izan dira, bi Nafarroakoak eta bat Argentinakoa. Bederatzi emakumek eta bost gizonek parte hartu dute, eta parte-hartzaileen batez besteko adina 35 urtekoa izan da.